EKANA
24/06/2024
🚵II. Ekana Klasikoa 🚵
Urte beteko geldialdia eta gero, barriro gatoz gure txirrindularitza jardunaldiarekin. Uztailak 6an, bueltan da -ak antolatutako Ekana Klasikoa.
📍Durangotik urten, Bizkaiko Begiratokia igo eta Markinatik pasatuta, Lekeitiora helduko gara. Bertatik, Ibarrangelura doan bide gorabeheratsua hartu eta Akordan geldialdia izango dogu, indarrak betetzeko hamaiketako ederra! Behin Akordatik bajatuta, itzulera abiatuko dogu, Gernika, Ajangiz, Mendata eta Urrutxua, Montecalvo jaitsi eta Durangora heltzeko. Bukaera Tabira Etxean izango da, non jatekoaz eda edatekoaz aparte, hainbat sorpresa eta opari egongo diren.
🗓Eguneko agenda:
✔️08:15 gel eta barrita banaketa Ekana Zentroan.
✔️08:30 irteera.
✔️65.km-an STRAVA segmentua “Ekana Klasikoa Akordako pareta”.
✔️106.km-an helmuga eta festa.
Zerbitzuak:
👉Asistentzia mekanikoa furgonetarekin.
👉Gelak eta barritak.
👉Hamaiketakoa eta amaierako luntxa.
Irteera 50 pertsonara murriztuta egongo da, 22€ko prezioarekin. Izen ematea instagrametik edo gurekin kontaktuan jarrita izan daiteke.
Gogoratu jardunaldi ez lehiakorra dala eta helburua danok talde moduan joatea izango dala. Hala ere, gutxieneko maila eskatuko da.
🌞Udako egun zoragarri hau lagun artean pasatzera gonbidatzen zaituegu.
🤟Animatu!
05/10/2021
Natura eta Kirola, Koktel benetan Potentea!
Asteburu honetan jarraipena zuzenean Kataluiniako Bagà herrian hasi eta amaitzen den eta Cadí-Moixeró Parke Naturalean zehar murgiltzen den lasterketan (100km/6600m+). Protagonista nola ez, handia. Orain dela hilabete Alpeetan barrena, -eko CCC lasterketan eta oraingoan beste horrenbeste Pirineoetan egiteko asmoz. Gure helburua ordea, Lluis Estasen aterpetxean eten zen, 70. kilometroan. Faktore asko gure kontra izanda ere , saiakera bikaina Unai. Zorionak egindako denboraldiagatik!!!
Gure baso eta mendietan ere Ekanako lagunak murgildu ziren noski:
Altzania Mendi Klubak Araiako herrian antolatzen duen -n (27km/1700m+), Euskal Mendi Lasterketen Txapelketa ospatu zen. Bertan protagosnista nagusia. Aurreko asteburuan -en 2. postua lortu ondoren, Mitxarron txapeldun. Zorionak Onditz, egindako mendi denboraldiagaitik baita, itzela izan da eta.
Lasterketa honetan aipatzekoa baita ere, Abadiñoko -ren 2. postu bikaina.
Santurtziko Mamariga auzoan zegoen prest, (12,5km/650m+) gauzatzeko. 1h09'-ko denborarekin 56. postua. Lanean jarraitzeko motibazioa eskaitzen digun errendimendua. Aurrera!
Bagà-tik ez oso urruti, Puigcerdàn, 3 etapaz baliatzen den ospatu zen eta bertan bikerra zegoen. 9h42' behar izan zituen 3 etapa horiek gauzatzeko eta 37. postua lortu zuen sailkapen nagusian. 💪
📸
Laguntzaileak: eta
26/09/2021
Gorbeia Suzien 2021 Skyrace
Gaurkoan Arratien, Zeanin hasi eta bukatzen den eta Gorbeiko parke naturalean zehar murgiltzen den lasterketa, 31km 2400m+.
Gure jarraipena gaurkoan, -ren konpainiarekin, Ekanako laguna den Igorreko korrikalarian zentratua. Latza bere errendimendua, txalotzekoa eta zoriontzekoa. Metan 2. postua, 3h45' ondoren eta .denisad Errumaniarraren atzetik. 3. sailkatua, eta 4. postuan gure eskualdeko . Mutiletan aipatzekoa, .ait.malek -ek lortutako lehenengo postua -ren errekorra 3'an hobetuta. Zorionak denori!
Bitartean gure Etxebarriko basoetan barrena BTT martxan. 40km eta 1300m+-ren ondoren helmugan 2. postu bikaina. Zorionak gudari!
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Categoría
Contacto el consultorio
Teléfono
Página web
Dirección
Avenida Montevideo Etorbidea 5C
Durango
48200
Horario de Apertura
| Lunes | 07:30 - 20:30 |
| Martes | 07:30 - 20:30 |
| Miércoles | 07:30 - 20:30 |
| Jueves | 07:30 - 20:30 |
| Viernes | 07:30 - 20:30 |